Osasun esparruan, giza baliabideen
antolakuntza eta garapen politikak,
OSASUNA
ZAINDUZ dokumentuan bildutako ondorengo estrategien
bitartez zehazten dira: Lan Harremana, Kontratazioa,
Hautaketa, Errekonozimendua. Filosofia hau Osakidetzako
Plan Estrategikoan jasota eta garatuta dago. Ekialdeko
eskualde Erakundea erreferentzia hauetan oinarritzen
da, bere politikaren eta estrategiaren oinarriak
ezartzeko. Estrategietako bat, hain zuzen ere,
giza baliabideen antolaketa eta kudeaketa da,
baita horiek sustatzen dituzten plan ezberdinak
ere.
Osakidetzaren zerbitzura dagoen pertsonalaren
lan baldintzak eta partehartzea zehazten dituen
esparrua da Hitzarmen Arautzailea.
Gipuzkoako Ekialdeko eskualde Erakundean
pertsonen kudeaketa prozesu hauen bitartez egiten
da
- Pertsonen Kudeaketa Prozesua
- Lanpostuez arduratzea
- Administrazio Kudeaketa eta Ordainsariak
- Segurtasuna eta Osasuna
- Errekonozimendua
- Formazioaren eta Ezagutzaren Kudeaketa
Prozesua
- Pertsonen Ahotsa Azpiprozesua
Bere xedea Gipuzkoa Ekialdeko eskualdea
osatzen duten pertsonen beharrizan eta igurikimen
kolektiboak nahiz indibidualak gogobetetzea da,
gure "Bezeroari Asistentzia" Prozesuak
bere helburuak bete ditzan eta bertako profesionalak
integratuak eta gustura senti daitezen.