Zer egiten dute? |
|
Osasun Azterketak
Pertsonen osasuna zaintzzeko jardueretan kokatzen
dira osasun azterketak, eta beren helburua
lanpostu bakoitzaren arrisku bereziek eragindako
aldaketei aurre hartzea da. Ondorengo azterketa
hauek egiten dira:
Sartu berria den pertsonal guztiari mediku
azterketak.
Aldizkako mediku azterketak, beren borondatez
eskatzen duten pertsonei. Unitateetan eta
Zerbitzuetan urteko eskaintza bat egiten da,
hauen antolaketaren arabera jarduna egokitu
ahal izateko.
Aldi bateko ezintasun, gaixotasun profesional
edota lan istripu baten ondoren lanera itzultzen
diren pertsonen kasuetan, mediku ebaluazioak
egiten dira. Hauen arabera, lanpostura berriro
itzuliko dira, lanpostu berri batera egokituko
da edota prebentzioko eta zuzentzeko neurriak
hartuko dira.
Arriskuen ebaluazioa
Arriskuen ebaluazioak bi norabide osagarri
ditu:
Ebaluazio jarduera planifikatuak eta antolatuak
Erakundearen Arriskuen Mapa egin asmoz.
Lan baldintzei buruko ikerkuntza bereziak,
norbanakoek, LMUBek edota arduradunek hala
eskatuta, eta baita Prebentzioko Oinarrizko
Unitateek burututako osasun azterketen eta
Unitateetara eginiko bisiten ondorioz burututakoak
ere.
Beste jarduera batzuk
Difteria-tetanos, gripe eta B hepatitisaren
aurkako txertaketa.
Miaketak eta analitikak istripu biologikoen
kasuetan.
Eskualdeko pertsonek eskatuta, kontsulta medikoak.
Profesionalei informazioa eta formazioa segurtasun
eta osasun gaietan kontzientziatu eta inplikatzeko.
Esate baterako:
Arriskuen prebentzioari buruzko saio informatiboak,
istripu biologikoen kasuetako jarduerei dagokienean
indar berezia eginez.
Arretazko neurri unibertsalak.
Lanpostuei dagozkien arriskuei, istripu kasuetan
hartu beharreko neurriei eta arretazko neurri
unibertsalei buruzko
banakako informazioa pertsonekiko harremanetan.
Estresaren maneiua eta lasaitze teknikak ikasteko
norbanako prestakuntza.
Ergonomiari buruzko hitzaldiak lanpostu ezberdinetan
eta pertsona guztientzat
|
|