|
Osasun arloko profesionalek metodologia
jakin batzuei jarraituz egin izan dute lan, eta
metodologia horiek Ebidentzian oinarritutako medikuntzan
finkatutako praktika klinikoetako gidaren kontzeptuan
zehaztutako prozesuetan sostengatzen dira.
Erakunde Zentraletik bultzada handia eman izan
zaie enpresa kudeaketa ereduei, eta, era berean,
inguruko erakundeek eta elkarteek prozesuen kudeaketan
oinarritutako Erabateko Kalitatearen bidezko kudeaketa
ereduaren alde apustu sendoa egin dute. Horrek
horrenbesteko eragina izan zuen Ekialdeko eskualde
Erakundean bere estrategiari buruzko lehenengo
hausnarketa egiteko unean, ezen eredu horretan
oinarritutako jarduerak bereganatu baitzituen.
Horrela, 1999-2002 Plan Estrategikoan, Erabateko
Kalitatea Helburu Estrategikoaren baitan, Eskualdeko
prozesuen definizioa eragingo duten jarduerak
kokatzen dira.
2001. urtean Eskualdeko Prozesuen Mapa burutu
zen, Zuzendaritza Kontseiluak onartuta, eta jarraipena
izan zuen HOBEBIDEAN-ek bultzatuta. Honek Prozesuen
bidezko Kudeaketa garatzea ahalbidetu zuen. Lan
honi ekiteko zuzendaritza taldeak beste erakunde
batzuen esperientzia aztertu zuen, orokorrean
onartutako definizio metodologia egokituz eta
hiru prozesu mota sailkatuz: operatiboak, estrategikoak
eta laguntza prozesuak. Halaber, garai estrategiko
berri baterako gakoak identifikatu zituen.
Gure prozesu operatiboa Bezero Asistentzia deitzen
da, eta bere helburua arreta beharrizanei erantzutea
da. Mapak prozesu estrategiko bakarra jasotzen
du. Gainerakoak laguntza prozesuak dira.
Klik egin handitzeko
|