|
Gure bezeroen gogobetetze maila
hobea izateko helburuarekin, Ekialdeko eskualdeak
2000. urteaz geroztik era sistematikoan inkesta
mota ezberdinak egiten ditu. Hauen bitartez hobekuntza
esparruak hautematen ditugu.
Bezeroen ahotsa ondorengo informazio iturrien
bitartez jasotzen da:
- Eskualdeko Gogobetetasun Inkesta (Lehen Mailako
Arreta guztietan berdinak).
- ISO duten zentroetan ziurtatutako prozesuei
buruzko Bezeroen Pertzepzio inkestak.
Eskualdeko Inkesta
Osakidetza Erakunde Zentralak egin eta gure Eskualdeak
ere bere prestakuntzan parte hartzen duen galdetegi
baten bitartez egiten da. Galdetegiak kontuan
hartzen dituen esparruak honako hauek dira:
- Eskuragarritasuna
- Itxarote denbora
- Emandako tratua
- Zentroko zerbitzuen arteko koordinazioa
- Jasotako informazioa
- Ostalaritza
- Balorazio teknikoaren pertzepzioa
- Gogobetetze orokorra
Bezero gogobetetzea ISO aurrean arabera BAE zertifikatuak
dituzten zentroetan
2000. urtean Eskualdeko Zuzendaritzak, Eskualdeko
Inkestan jasotako informazio osatzeko asmoz, ISO
arauen arabera BAE zertifikatuak dituzten zentroetako
bezeroen gogobetetasun maila jaso nahi izan zuen.
Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzako teknikariek,
eskualdeetako kudeaketa sistemetako teknikari
arduradunek eta EHUko Gizarte Psikologia Sailak
osatutako lan talde bat eratu zen. 2001. urtean
norberak betetzeko galdetegia diseinatu eta balioetsi
zuten probako inkesta baten bitartez.
Galdetegiak zehazten dituen esparruak honako
hauek dira:
- Zerbitzuaren gogobetetze orokorra
- Eskuragarritasuna
- Erantzun gaitasuna
- Informazioa
- Jasotako tratua
- Administrazio kudeaketak
2001. urte amaieran eta 2002.eko hasieran egiten
da inkesta Ekialdeko eskualdeko bost osasun zentrotan.
Adina, sexua eta beste irizpide batzuen araberako
sailkapena egiten da %95eko konfiantza maila ziurtatzen
duen lagin batekin.
Inkestak burutu diren zentroetako PAUBek eta
BAEetako profesionalek era aktiboan hartu dute
parte prozesu osoan. Lortutako emaitzak dagozkien
unitateetan jakinarazten dira, eta horien arabera,
beren urteko hobekuntza plana egiten da.
Zentro bakoitzak, emaitzen arabera, inkestaren
maiztasuna finkatzen du. Inkesta hiru urtean behin
gutxienez egin beharra dago.
|