<%@LANGUAGE="VBSCRIPT"%> Ekialde.net
ekialde.net
  
  Azala
  Web Mapa

  Zuzendaritza Estrategikoa
  Bezeroarenganako asistentzia
  Informazioa
  Komunikazioa
  Ezagutzaren formazioa eta kudeaketa
  Medikamentuaren kudeaketa
  Pertsonak
  Ikerketa eta irakaskuntza
  Etengabeko hobekuntza
  Interes taldeen ahotsa
  Kudeaketa ekonomiko-finantziarioa
  Eraikin, ekipamendu eta materialen kudeaketa
  ekialde.net

  ERAIKIN, EKIPAMENDU ETA MATERIALEN KUDEAKETA

Eraikinak eta ekipamenduak



  Aktiboak kudeatzea eta mantentzea
Zentroen mantenua eta kontserbazioaren kudeaketa eta bertan edota bertako ekipamenduetan egiten diren inbertsioak
bide hauen bitartez egiten dira:


  Kontserbazio Plana: 2000. urtetik aurrera Urteko Kudeaketa Planean kontserbazio gastuetarako aurreikusten da kontu sail bat, matxurek eragindako edota mantenu kontratuetako gastu aurreikuspenez gain, zentroak egoerarik onenean mantentzeko.

 Inbertsio Planak : Se elabora y ejecuta anualmente en función de:
Urtero egiten eta burutzen dira, ondorengo hauen arabera:
Urteko Kudeaketa Plana
Unitateek urtero adierazitako inbertsio beharrizanak
Arriskuen ebaluazioen, norbere babeserako neurrien planen eta beste azterketa batzuen ondorio diren txostenak
Zentroetara aldizka egiten diren bisiten ondorioz Zerbitzu Orokorrek prestaturiko txostenak


Eraikin eta ekipamenduetan egiten diren inbertsioak lehentasun hauek dituzte:

Ekipamenduei dagokienez, Ekipamendu Batzordeak ezarritako sailkapen irizpideen arabera.
Eraikinei dagokienez, beren antzinatasunaren, egoeraren eta lehen aipaturiko txostenen arabera.
Zentro bakoitzak bere Prozeduren Gidaliburua du. Bertan jasotzen dira:
  Matxura partea
  Kontratatutako zerbitzuen hileko kontrol orria
  Aldizkako eskakizunetarako jarduera orria
  Jantzietako eskabidea
  Tresneria katalogo bat

Zentroan sortzen diren beharrizanei dagokienez, kasuan kasuko jarraitu beharreko prozedura jasotzen da Gidaliburuan, hala nola, Zuzendaritza Ekonomiko-Finantzarioari dagokion Zerbitzu Orokorren Sailaren aurrean, eguneroko jarduna eragotzi dezakeen edozein intzidentzia izapidetzeko era.

  Aktiboen segurtasunaren kudeaketa

Eskualdeko zentroetan dauden segurtasun sistemak azpikontratatutako konpainiek kudeatzen dituzte (sistema elektrikoak eta eskuzko segurtasun sistemak). Konpainia horiek sistemak mantentzeaz arduratzen dira eta zentroko ordutegiaz kanpo bertan egon behar ez duen edonor atzematen dute. Berebat konpainia hauek larrialdi egoeretan zentroan berehala sartzea ahalbidetzen dute "Giltza Zaintza" izeneko zerbitzuaren bitartez .